sábado, 7 de abril de 2012

WEB 2.0 eta bere HEZKUNTZA ERRONKAK

Hezkuntzak Teknologia Berrien eragin nabarmena jasan du azkenengo denboraldian. Gure gizartean, Teknologiak gero eta eremu gehiagotan daude, biztanleak informazio iturri anitzez betez.Web 2.0a sekulako aurrera pausoa izan da hezkuntza munduan, eta azken baten, gizarte oro batean ere. Informazioz inguraturik bizi garenez sistema berri hau beste edozein baino hobeto lantzen usten du informazioa, hala nola, paRtekatu, elkarbanatu, ezatabaidatu, eraldatu , gehitu eta hobetu daiteke. Hau guztia betiere ikaskuntza-irakaskuntza prozesu batean aplikatuta. Web 2.0 honetak irakasleak teknologia berrietan adituak izan beharko dira. Hori izan daiteke lehenengo erronka. Azken baten, ikasleak, txikitatik hasten dira teknologia eta informazio mundu honetan eta hoietara ohitzen dira. Hau da momentua irakasleak horretara ohitzeko. Lehen irakasleek ez zuten zertan ordenagailuekin adituak izan, baina orain, mundu berri honetan sartu nahi bagara, irakasleek informatikako ezagutza batzuk izan behar dituzte. Tekonologia berriak gure eskola sisteman integratzea erronka bat da, eta horrek hezkuntza prozesua eta irakaslearen rola aldatu ditu. Beste erronka bat ikasleena izango da. Ikasleek funtsezkoa izango dute etengabe ikasten jarraitu ahal izateko gaitasunak lortzea, teknologia berrien erabilpen autonomo, arduratsu eta kritikoa egiten ikasiz. Inguratzen dituen informazioa aukeratzen eta interpretatzen jakin behar dute. Nola Teknologia Berri hauek irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan sartu diren, ikasgeletako metodologiak ere aldatu beharko dira. Horra hor hirugarren erronka. Oraingoan, ikasleak informazioa jasotzea soilik egin beharrean, honekin arituko dira, modu aktibo eta partehartzailean. Beraz, nahi eta edukiak berdinak izan, hauek lantzeko erak aldatzen dira Web 2.0rekin.

martes, 13 de marzo de 2012

martes, 14 de febrero de 2012